XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAN-SAILA.

Lan-Sailburuaren 1982garreneko Jorrailaren 29ko AGINDUA, egiteko batzutarako Lanbide-Sailburuordeari esku emanez.

Laguntza eta lankidetzarekiko lan-hitzarmenak izenpetzeari buruz, legez emandako eskubideak eta agintepideak gaurregun Lan-Sailburuak biltzen dituenez gero, eta eginkortasunaren aldetik hoietarako esku ematea komenigarri gertatzen denez, Autonomia-Elkartearen Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 39.4garren Atalean ezarritakoaz baliatuz, honako hau ERABAKITZEN DUT.

Lehenengo Atala.

81-7-30-eko Jaurlaritzaren Legeko 40garren Atalak dioenaz baliatuz, Sail honetako Lanbide-Sailburuorde Jaun T. Argiari, lege horren 26.1 Atalaren indarrez Lan-Sailburuak legez eskuratutako agintepideen iharduna ematen zaio hamabi hilabetetarako, agintepideok legezko nortasundunekin eta herri-legepeko erakundeekingo laguntza eta lankidetzarekiko hitzarmenei buruzkoak izan eta Uztailaren 6ko 85/1981 Dekretoz onartutako Eusko Jaurlaritzaren Lan-Sailaren Ihardutze-Araudiko I Idazpuru, 2garren Atalburu, 3garren Sail eta a) zatiarekin zerikusia dutelarik.

Bigarren Atala.

Esku emate hori, nik neuk, horretarako emandako ezein ekintzapideren ezagutza eta erabakia neuretzat eskatu ahal izatearen kaltetan gabe.

Hirugarren Atala.

Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean jarriko da indarrean.

Gasteizen, 1982garreneko Jorrailak 20.

Lan-Sailburua, MARIO FERNANDEZ PELAZ.